XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JOHN: Baina ezin dut hemen etsi.

EMAKUMEA: Ez da zuk behar bezain handia.

JOHN: Ez da hori.

EMAKUMEA: Zer da orduan?

JOHN: Ez dakit. Denak hil dira mendian, edota herrian lotu dira, erdi etsita.

Ez ditut aurpegi horiek ikusi nahi tabernan.

EMAKUMEA: Ez duzu taberna zaindu beharrik.

Hori aspaldian amaitu zen.

JOHN: Bidaliko dizut dirua bankura.

EMAKUMEA: Badakizu? Ez dugu horren beharrik.

Ostatuak dexente ematen du, gainera...

JOHN: Zerbait bidaliko dizut, behintzat.

EMAKUMEA: Oso eskaintza ona egin didate eta saldu egingo dut.

Hirira joango naiz, mutilak hirian daude eta hemen ez zait ezer geratzen.

(Etenaldia)

Gustura egongo zinateke hirian.

Oso etxe politak egiten ari dira bailaran.

JOHN: Bai.

EMAKUMEA: Lana ere badago ugari.

JOHN: Ni ez noa berriro gasolindegi batean sartzera edota etxegintzan, oholak garraiatzen.

EMAKUMEA: Ezin zara horrela ibili bizitza osoan.

JOHN: Oraindik ere soka luzea daukat.

EMAKUMEA: Txikia etortzekoa da datorren astean.

JOHN: Badaki hemen nagoela?

EMAKUMEA: Behingoz, zuek elkartzea espero nuen.